Diputazioen udalekuetarako izenematea zabalik

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 15a

7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoendako 5.000 plaza eskainiko dituzte.

Gertu dituzte EAEko diputazioek 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak. Aurten, 5.000 plaza eskainiko dituzte, 13 gunetan: Araban, Barria eta Zuhatzan; Bizkaian, Gorliz, La Arbolera, Lauaxeta, Lurraska eta Urduñan; eta Gipuzkoan, Hondarribia, Orio, Zarautz, Segura eta Zestoan.
     Zabalik dago izenematea, eta martxoaren 23an bukatuko da. Plaza guztiak apirilaren 5ean jendaurrean eta notarioaren aurrean egingo den zozketan banatuko dira. Udalekuen gaineko informazio gehiago gura dutenak www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunera sar daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak