Unibertsitatea herritarrei zabaltzea da ekimen honen asmotariko bat. Hala, ikasleen eskutik, saio kulturalak prestatu nahi dira bariku gauetan unibertsitate esparruaren barruan. Jarduera kulturalak dira, kontzertuak, bakarrizketak, antzerkiak edota hitzaldiak, zenbait barikutan, 20:30etik 22:30era.
Hala, unibertsitatearen xedea, bere espazio akademiko eta ikerketakotik ateratzea da. No more boring Fridays datorren barikuan abiatuko da, martxoaren 18an, 20:30ean, Josu Bergararen kontzertuarekin.