Errugbi entrenamenduak egingo dituzte herririk herri

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko martxoaren 15a

Arrasate Errugbi Taldeak entrenamendu ibiltariak egingo ditu. Saioak 8 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoendako izango dira eta bailarako herri ezberdinetan egingo dira. Lehenengo hitzordua, martxoaren 20an izango da, Aramaion.

Errugbia gaztetxoenen artean ezagutarazteko helburua dauka ekimen honek, Arrasate Errugbi Taldetik aditzera eman dutenez. Horretarako, entrenamendu ibiltariak egingo ditu bailarako herri ezberdinetan.

Martxoaren 20an Aramaiora joango dira. Parkean entrenamendu saioa egingo dute goizeko 10:30etik aurrera. "Errugbia barrutik zer den erakutsi eta gaztetxoenak kirol hau praktikatzera animatu gura ditugu" diote klubeko agintariek.

Aurrerago bailarako beste herri batzuetara zabaldu nahi dute errugbia eta, hala, beste hitzordu batzuk egingo dituzte herririk herri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak