Bertso Udalekuetan maiatzaren 5era arte eman daiteke izena

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko martxoaren 15a

Bertsozale Elkarteak aurten ere udara partean gaztetxoek bertsolaritzaz eta aisialdiaz gozatzeko bertso udalekuak antolatu ditu. Uztailean eta irailean izango dira udalekuak, bost txandatan banatuta. Bidarrain (Behe Nafarroa), Zerain (Gipuzkoa), Irañeta (Nafarroa), Arrazola (Bizkaia) eta Zuhatzan (Araba) batuko dira gaztetxoak. Izen emateko epea gaur hasi eta maiatzaren 5era arte luzatuko da. Izena eman daiteke www.bertsozale.com atarian edo elkartera telefonoz deituz 943 694 129.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak