Malen Ruiz de Azuak zilarra ekarri du Zaragozatik

Maider Arregi 2011ko martxoaren 14a

Aste bukaeran jokatu da Espainiako jubenil mailako txapelketa. Pertika jauzian, Maialen Ruiz de Azuak zilarrezko domina eskuratu du 3,65 metroko saltoa eginda. Mojategin, aldiz, Debagoieneko eskola ezberdinetako 8 eta 9 urte bitarteko gaztetxoak lehiatu ziren. 169 atletak, modalitate ezberdinetan parte hartu zuten. Datorren domekan, Atletida txapelketa jokatuko da Anoetan; Aretxabaleta eta Arrasateko 40 atletatik gora bertan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak