Gomiztegira eta Leintz Gatzagara bisita gidatuak Mankomunitatearekin

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 10a

Aste bukaeran, hilaren 12an eta 13an, hainbat bisita gidatu egingo ditu mankomunitateak, Jardunaldi Gastronomikoen baitan. Gomiztegira eta Leintz Gatzagara egingo dituzte. Izena aldez aurretik eman beharko da 943 79 64 63 edo 943 71 89 11 telefonoetan, edo turismo@debagoiena.net helbidean.

Zapatuan eta domekan bi bisita egingo ditute Gomiztegira; hain justu ere, Euskal Artzainaren ibilbideak egingo dituzte. EUSKAL ARTZAIAREN IBILBIDEAK. Oñati. Zapatuan, Gomiztegi baserria eta artzain txakurraren erakustaldia egingo dute, 11:00etan. Domekan, aldiz, Gomiztegi baserriaren bisita, artzantzaren historia eta esnekien dastatzea (Idiazabal gazta, gazta urdina,..) egingo dute. Hori ere, 11:00etan.

Bestalde, domekan, Leintz Gatzagara joango dira. JAKION, Debagoiena eskualdeko barazki eta fruta konstserbagintza enpresa eta Gatz museora bisita egingo dute. Gainera, produktuak dastatzeko aukera egongo da.

Informazio gehiago www.turismodebagoiena.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak