Baimenduriko espediente guztietatik, 85 eteteko espedienteak izan dira, 13 lanaldia murrizteko eta 5 azkentzeko. 2011ko otsailean, 1.878 langile zeuden Enplegua Erregulatzeko Espedienteen eraginpean, hau da, 2010eko hilabete berean baino % 62 gutxiago.
Urte batetik bestera sektoreen arabera, espedienteen jaitsiera dago Industrian eta gorakada Zerbitzuetan.
Balio handiak erakusten ditu akordio-ehunekoak berriz ere, % 91 inguru.
Enplegua erregulatzeko espedienteen arrazoi nagusia eskariaren eta produkzioaren murrizketa da oraindik ere, sarritan arrazoi ekonomiko eta finantzarioei estu lotuta dagoena.
Honako hauek dira kasu gehien biltzen dituzten eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.
Otsaila amaitzean 949 espediente zeuden indarrean, eta 17.567 lagun hartzen zituzten eraginpean. Espediente guztietatik, 591 aurreko beste espediente baten jarraipena dira (% 62).