Auto-ilarak Arrasate eta Aretxabaleta artean

Goiatz Arana Begiristain 2011ko martxoaren 10a

12:52an, GI-2620 errepidean –Arrasate eta Aretxabaleta arteko bide zaharrean– gertatu den istripu batek eragin ditu auto-ilarak. Bi ibilgailuk –Opel Zafira batek eta Renault Clio batek– elkar jo dute eta bi pertsona zauritu dira; Arrasateko Ospitalera eraman dituzte anbulantzian. Uneotan, zerbitzu publikoetakoak errepidea garbitzen ari dira eta auto-ilarak daude ondorioz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak