Lazkao, Tolosa, Zumarraga eta Zizurkilekin batera, azken urteetako joera aldatu eta krisi aurreko zifrak hobetu zituzten, Sustapen Ministeriotik emandako datuen arabera.
Datuok erakusten dute Gipuzkoan, pixkanaka, etxebizitza libreen salmentak igotzen ari direla, baina lurraldeko 2010eko salmentak 2007kotik urrun daude oraindik: boom-aren azken urte horretan 7.057 etxebizitza saldu ziren Gipuzkoan eta iaz 5.839.
Salmentak, baina, ez doaz goranzko bidean leku denetan: Bergaran eta Arrasaten, adibidez, 2009an baino pisu gutxiago saldu ziren iaz.
Gipuzkoan prezioek, batez beste, %8,8 egin zuten behera iazko urtean. Espainian ez dira inon hainbeste jaitsi, baina, hala ere, Gipuzkoako prezioek baino merkeagoak izaten jarraitzen dute.