Bigili egin eta karapaixoak oparitzeko sasoia

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko martxoaren 9a

Hauterre-eguna da gaur, garizumaren hasiera. Datozen 40 egunetan gurutzbideak egingo dituzte elizetan, egubakoitzetan bigili egiteko ohitura hartuko dute askok, eta ama-aita puntekoek karapaixoa oparituko diete euren besoetakoei.

Mendebaldeko gizarteak eguzkiari begira egindako egutegia erabiltzen dugu, 12 hilabetekoa. Judutarrek eta musulamanek, ordea, ilargiaren bueltan egindakoa, 13 hilabetekoa. Horren arabera, udaberriko lehen ilargi betearen hurrengo zapatuak markatzen du Pazko eguna, eta horren aurreko 40 egunak dira garizuma.

Arrasateko parroko Horazio Argaratek eman du azalpena Arrasate Irratian. Entzun elkarrizketa hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak