Martxoaren 22, 23 eta 24rako mobilizazioak deitu dituzte Osakidetzan ELA, LAB eta ESK sindikatuek

Ubane Madera 2011ko martxoaren 9a

Hainbat ospitale eta lehen mailako arretako zerbitzuetan eragingo dute mobilizazio horiek. Kalitatezko Asistentzia; Condiciones de trabajo dignas; Murrizketarik ez! Negoziazioa orain! Leloa izango dute protesta ekimenek.

Mobilizazio horien bitartez Osakidetza "ezartzen ari den murrizketak" salatu gura dituzte hiru sindikatuek. Diote "asistentzia sanitario publikoa kolapsoaren ertzera" eraman duela. Gaineratu dute "gero eta handiagoa den eskariari, baliabide gutxiagoz eta antolamendu txikiagoz egin nahi" diotela aurre, eta "egoera horrek asistentziaren kalitateari galera eta langileak gero eta gogo txikiagoz jardutea" dakartzala.

Horrekin batera, salatu gura dute Osakidetzako hitzarmena 2009an amaitu zela, eta orain gainera, soldata urritu egin dutela eta lan-taldea murriztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak