Hala, han izan ziren besteak beste Lourdes Idoiaga Oñatiko alkatea eta Mankomunitateko langileak, MUko hainbat ordezkari eta baita Mondragon Taldeko zein beste hainbat enpresatako ordezkariak ere.
Bilera honetan egungo egoera ekonomikoa aztertu zuten, lehiakortasunaren ikuspegitik. Etorkizuneko erronkak ere izan zituzten hizpide.
Lurraldeko indargune ekonomikoen artean, lau zehaztu zituen aldun nagusiak, eta esan horietan metatu behar direla indarrak. Energia, mugikortasuna, industria eta makina-erreminta eta bioteknologia izango lirateke lau alor horiek.
Lehikortasuna
Olanoren esanetan, bi urte txarren ostean badirudi ekonomia hobera egiten ari dela, baina gaineratu zuen beharrezkoa dela lehikortasuna hobetzea. Horretarako ezagutzaren eta eta enrpresen arteko konexioa hobetu behar da bere ustez.