Martxoaren 7tik aurrera, Hego Euskal Herrian, autobia eta autobideetako gehienezko abiadura orduko 110 kilometro da. Herrialde arabiarretako protestek eragin duten petrolioaren garestitzeari aurre egiteko hartu du erabakia Espainiako Gobernuak. Araua behin-behinekoa da eta gutxienez ekainaren 30era arte egongo da indarrean. Bien bitartean, 111 eta 141 km/h arteko abiaduran gidatzen dutenek 100 euroko isunak jasoko dituzte, eta handiagoak are azkarrago gidatzen dutenek.
Espainian erabiltzen den energiaren %80 kanpotik inportatua da eta, erabaki honekin, gobernuak espero du gasolina %15 aurreztea.
Bide batez, garraio publikoa sustatzeko neurriak hartu ditu gobernuak: Renfeko txartelak %5 merkatu dituzte, ibilbide luzeetakoan izan ezik.