“Udako Abenturak” lelopean datoz aurtengoak eta Debagoieneko eta Soraluzeko 10 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta daude.
Elkarteen ustez, herri desberdinetako gazteek elkar ezagutzeko eta nork bere herritik kanpo udako oporrez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute udalekuek.
Adinaren arabera sailkatutako lau irteera antolatu dituzte: 10 eta 12 urte bitartekoentzako Bermeoko Amilke auzoan; 12 eta 14 urte bitartekoentzako Garaion eta Orion; eta Kosta ala kosta udaleku ibiltaria 14 eta 16 urte bitartekoentzako.
Familia ugariko kide edo euskara elkarteko bazkide direnek %5eko deskontua izango dute eta bietako kide direnek %10ekoa. Haur eta gazteen gurasoek behar duten informazioa jasotzeko, ekainaren 14tik 16ra bitartean, guraso bilerak egingo dituzte Arrasateko Kulturaten eta Bergarako kultur etxean.
Udalekuentan parte hatzeko izen emate epea zabalik dago eta maiatzaren 6a izango da azkenengo eguna; eta Debagoieneko eta Soraluzeko haur eta gazteek izango dute preferentzia.