Berrikuntzak egin dituzte Ararteko erakundean eta berrikuntza horien barruan sartzen da sortu berria izan den Haur eta Nerabeentzako bulegoa. Iñigo Lamarca Arartekoaren esanetan adingabeen ahotsa entzun nahi dutelako sortu dute organo berria baita adingabeen artean sortzen ari diren arazo berriak antzemateko ere. Azken finean, adingabeen eta Arartekoaren arteko distantzia gero eta txikiagoa izatea nahi dute.
Eskubideen uhartea atari digitala
Haur eta Nerabeentzako bulegoarekin batera sortu dituzte eskubideen uhartea izeneko atari digitala eta Haurren eta Nerabeen Kontseilua. Eskubideen uhartean umeek jokoak, bideo-jokoak, irakurtzeko gomendioak, musika, ekologia gaiak... aurkituko dituzte. Halaber, euren gomendioak egiteko aukera izango dute.
Nerabeen Kontseilua
Hiruhilean behin 12 gaztek Arartekoarekin eta bere ondokoarekin batuko dira euren ustez kezkagarriak diren gaien inguruan hitz egiteko. "Adingabeei zuzendutako parte hartzeko, kontsultak egiteko eta aholkularitza organo bati egonkortasuna eman nahi diogu", esan du Iñigo Lamarca Arartekoak.
Informazio gehiago: guraso.com