Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxea ere bada Cambridge-eko zentro irekia. Horrek esan nahi du Britainia Handikoko unibertsitateak ematen dituen tituluak eskuratzeko azterketak bi zentro horietan egin daitezkeela.
Zentroko ikasleei, irakasleei edo gurasoei bakarrik ez, publiko guztiari zabaldutako zerbitzua da honakoa. Oñatiko Elkar Hezin aurrerantzean egin ahalko diren azterketak honakoak dira; YLE (Young Learners English Tests), KET (Key English Test), PET (Preliminary English Test), FEC (First Certificate in English), CAE (Certificate in Advanced English) eta CPE (Certificate of Proficiency in English). Tituluek baliozkotasun ofiziala dute.
Matrikulak eta azterketak
Matrikulak Elkar Heziko idazkaritzan egingo dira zuzenean eta azterketak zentroan bertan. Tasek kostu txikiagoa izango dute eta azterketaren egunean Elkar Heziko irakasleak zein Cambridge-ko azterketa-egile ofizialak egongo dira.