Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketako kanporaketa bat Oñatin jokatuko da

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 4a

Maiatzaren 20an izango da hirugarren kanporaketa; Txantxiku ikastolan eta Santa Ana aretoan jokatuko dira.

Aurkeztu dute Gipuzkoako eskolarteko 31. bertsolari txapelketa. Lau kanporaketa eta finala aurreikusi dituzte maiatzaren 6an hasi eta ekainaren 3a bitartean. Finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko da ekaineko lehenengo domekan.

Aurretik, lau kanporaketa jokatuko dira. Oiartzungo Haurtzaro ikastolan (maiatzak 6), Zarauzko Oteitza lizeoan (maiatzak 13), Oñatiko Txantxiku ikastolan eta Santa Ana aretoan (maiatzak 20) eta Lazkaoko San Benito ikastolan eta Areria zineman (maiatzak 27).

Izenemateak

Ikastolen elkarteak antolatzen du txapelketa eta Gipuzkoako edozein ikastetxetan dabiltzan neska-mutilek har dezakete parte. Txapelketa bi arlotan jokatuko da: bat-batean eta bertsopaperean. Txapelketaren gaineko informazio gehiago ikastolen elkartearen webgunean dago eskuragarri.

Txapelketan izena emateko epea apirilaren 20ra artekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak