Fagor Automationek krisi aurretiko adina fakturatu du

Leire Kortabarria 2011ko martxoaren 4a

Fagor Automationek "errekor historikoa" lortu du esportazio salmentetan, krisiaren aurretik fakturatuko 70 milioietako kotara hurbilduz, kooperatiba horrek aditzera eman duenez. Enpresako arduradunek jakinarazi dute 2011an proiektu berriei ekingo dietela arlo komertzial, berritzaile eta internazionalean. 

Denetariko ekintzak izango dira: produktu berrien merkaturatzetik hasi eta auto elektrikoaren teknologia garatzera iritsiko dira, eta Arrasate eta Usurbileko lantegietan inbertsioak egingo dira. 

Fagor Automationek 2011 ekitaldiari "inkognita bakar batekin" ekingo dio, enpresaren hitzetan: merkatu europarraren ahultasunarekin. Munduko gainerako zonaldeek 2010ean errekuperazio nabarmena erakutsi zuten, non esportazioan marka historiko berri bat lortu zen: 58 milioi euro, %63ko hazkunde batekin urteko. 

Indian presentzia handiagoa

Txina merkatu nagusi bilakatu zen, kanpoko salmenten %40 bereganatu zituen eta %35eko urteko hazkundea izan zuen; Ameriketako Estatu Batuak %60 hazi ziren eta India 7 aldiz hazi zen. Fagor Automationek  Indian gehiago sartzea lortu zuen iaz, Delhin eta Punen bulegoak irekita. Lehendik Bengalurun (2008) bazegoen beste bulego bat eta aurten laugarren delegazio bat irekiko da Rajkoten (Gujarat). Indiako delegazio sare hau, AEBen (6 delegazio)  eta Txinaren (5 lantegia barne) mailara hurbilduko dela esan du Fagor Automationek.

Espainiako merkatuaren portaera ere baloratu du kooperatibak: merkatu hori "bere ahalmenaren %50ean aritu" baldin bazen ere, kooperatibaren salmentak 66 milioitakoak izan ziren, krisiaren aurretik fakturatutako 70 milioietara hurbilduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak