Jardunaldian zehar titanioaren mekanizazioari buruzko panorama zabala eskainiko da, hainbat gai landuz: kontsumoaren joerak, mekanizazioko estrategiak, titanioaren makinagarritasuna eta mekanizazioaren egonkortasuna.
Jardunaldia 09:00etan hasiko da eta 16:30ean itxiko da. Irekiera ekitaldia Vicente Atxa Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokorrak eta Pedro J. Arrazola EPS-MUko Goi-Errendimenduko mekanizatu ikerketako koordinatzaileak egingo dute.
Honako hitzaldiak izango dira:
- 09:15: Airbusen titanio mekanizatua, gaur egungo beharrak eta etorkizuneko joerak (David Gaudillere, Airbuseko I+G arduraduna)
- Titaniozko aleazioak, ekoizpena eta erabilpena (Yvon Millet, Timet-en I+G zuzendaria Europan)
- Titanio mekanizatuan txirbilen sorrera eta tresnaren higadura. Lubrifikazioa eta segurtasuna (Felix Le Maitre, AFT Frantziako Titanio Elkarteko batzorde zientifikoko presidenteordea)
- 10:45: Titaniozko aleazioen makinagarritasuna torneatuan aplikatuta (Ainhara Garay eta Mikel Armendia, EPS-MUko ordezkariak)
- 12:00: Ti6Al4V aleazioaren taladratua eta fresatua (Pedro J. Arrazola)
- 12:30: Titanio mekanizatuan efektu dinamikoen azterketa (Sam Turner, AMRC zentroko prozesu teknologikoen zuzendaria)
- 13:00: Titanio konpresoreen bost ardatzen fresatuan modelizazioa erabilita produktibitatea zelan hobetu. (Erjan Budak, Turkiako Sabanci Universityko MRL ikerketa laborategiko zuzendaria)
- 14:30: Laborategietara bisita eta tailerrean erakustaldiak (Luis Mari Iriarte eta Jabier Aperribai, EPS-MU)
- 16:30: Itxiera (Pedro Arrazola).
Argibide gehiago: http://www.mondragon.edu/muplus