3.046 langaberekin bukatu genuen otsaila bailaran

Goiatz Arana Begiristain 2011ko martxoaren 2a

Langabezia tasak behera egin zuen otsailean Debagoienean: 3.046 langaberekin bukatu genuen hilabetea, urtarrilean baino 47 gutxiagorekin. Aldiz, joera bestelakoa izan zen Hego Euskal Herrian: otsail bukaeran urtarril bukaeran baino 3.054 langabe gehiago  zenbatu zituzten.

Debagoienean, otsaileko zifra urtarrilekoa baino hobea da, beraz, baina ez da oso ona. Izan ere, urtarrila alde batera utzita, 2010eko maiatzera arte egin beharko genuke atzera aurtengo otsaileko datua baino okerragoa topatzeko.

Herriz herri, soilik Bergaran eta Elgetan egin du gora langabe kopuruak; Antzuolan mantendu egin da; eta gainerako herrietan –Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatin– behera egin du.

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan gora egin du langabeziak; Bizkaian gehien eta Gipuzkoan gutxien. Sektoreen artean, zerbitzuena izan da zigortuena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak