Txanpon bat eta domina bat topatu dituzte Deskargako indusketetan

Julen Iriondo 2011ko martxoaren 2a

Aranzadi zientzia elkarteko kideek txanpon bat eta domina bat aurkitu dituzte Espainiako Gerran fusilatu zituzten bi lagunen gorpuen bila Deskarga mendateko bide bazterreko hobi batean egiten ari diren indusketetan.

Atzo hasi ziren indusketekin, Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideekin elkarlanean. Atzo gaineko lurrak kentzen ibili ziren hondeatzeko makinarekin; gero ekin diote bilaketa zehatzagoari, metala detektatzeko gailuarekin eta galbahearekin. Horrela topatu dituzte ama-birjinaren domina eta txanpona. Garai hartako txanpona dela egiaztatu dute gainera. Pista berri hauekin, Aranzadikoek lanean jarraituko dute, gorpuak topatzeko ahaleginean. Ustez han lurperatu zutenetako bat Angiozarko Gregorio Larrañaga da; beste pertsona ez dute identifikatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak