Alizia Gartziak irabazi du Bideberri Mankomunitatearen kartel lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 2a

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta egindako kartela da; 10 lan aurkeztu dira lehiaketara.

Elgetan bizi den Alizia Gartziaren lanak irabazi du Bideberri Mankomunitateak antolatu duen kartel lehiaketa. Txuri beltzean egindako lana da eta Elgetako beste bi herritar agertzen dira kartelean.

Bi erakusketa

Martxoaren 8a dela-eta, bi erakusketa izango ditugu egunotan ikusgai Espaloian. Lehenengo, hilaren 4tik aurrera, ludotekako umeek egindako marrazkiek osatuko dute. Hilaren 16ra arte egongo dira marrazkiak ikusgai. Egun horretan Bideberriren kartel lehiaketara aurkeztutako lanek hartuko dute lekukoa. Hilaren 28ra arte egongo dira ikusgai hamar kartel horiek, tartean Alizia Gartziarena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak