Gaur aldaketa handirik ez, baina prezipitazio urria

Ubane Madera 2011ko martxoaren 2a

Egunotan eguraldia zeharo petraldu zaigunaren irudi da atzo, martitzena, Kurtzetan ateratako argazkia, errepidean kontu handiarekin ibili behar dela erakusten duena. Hala ere, eguraldiak apurka-apurka hobera egingo duela dio iragarpenak. Gaur bertan elur-maila 700-800 metrotan kokatuko da eguerdian. Momentuz, gainera, ez dago arazorik inguruko errepideetan.

Euskalmeten, eguraldiaren euskal agentziaren iragarpenaren arabera, gaur ez da aldaketa handirik gertatuko eguraldian. Hotz egingo du berriro eta goizean elur-kota 600 metro inguruan kokatuko da, hala ere, eguerdian zertxobait igo eta 700-800 m-ren bueltan ibiliko da.

Hori bai, prezipitazioa gutxitu eta, oro har, urria izango da.

Bihar, hobera

Bihar, berriz, giroak poliki-poliki hoberantz egingo du. Prezipitazioa gutxitu egingo da eta elur-kota egunak aurrera egin ahala igotzen joango da. Goiz partean 600 m-ren bueltan egongo da eta azken orduetan 800 m-tik gora kokatuko da. Tenperatura maximoak apurka-apurka igotzen joango dira; nahiz eta barnealdean ez diren 5-6ºC-ak gaindituko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak