Beñat Arnaizek irabazi du Barakaldoko duatloia

Xabier Urtzelai 2011ko martxoaren 1a

Beñat Arnaiz aretxabaletarrak azken asteotan Valentzian edo Madrilen erakutsi du denboraldi itxaropentsu baten aurrean dagoela, oraindik fisikoki ondo egon barik aurrealdean ibiltzeko gauza izan delako. Euskal Herriko duatloi txapelketa hastearekin batera etorri da, baina, denboraldiko lehen garaipena, domekan Barakaldon.

Denboraldiko estraineko garaipena izan da Aretxabaletakoarendako (Laguna Saltoki), eta Aretxabaletakoarekin batera podiumera igo ziren Alex Agirretxe (Antxintxika Triatloi taldea) eta Jon Unanue (SVC Seguridad). Arnaizek 55 minutu eta 31 segundo behar izan zituen proba egiteko, eta 11 segundora helmugaratu zen Agirretxe. Oñatiko triatloi taldeko gizonik azkarrena, berriz, Xabier Luis Urtzelai izan zen, 13. postuan –23 urte azpikoen artean, bigarrena.

Hurrengo hitzordua martxoaren 13an izango dute, Basaurin. Eta, hilaren 19an egingo dute Oñatiko duatloia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak