Apirilaren 7an, eguena, Amurrion hasiko da, eta Elorriotik Kanpanzarko gaina igoko dute; Epelen behera joango dira eta gero Bergara eta Osintxutik pasatuko dira. Horren ostean, Eibartik Karabieta igoko dute eta Elgetatik Berriz aldera hartuko dute. Etapa Arraten bukatuko da, 177 kilometro bete ostean. (Azaleko argazkia: Susi Goetze)
