Oro har, Gipuzkoako udalen zorpetzea handitu egin zen iaz 2009koaren aldean: 483 milioitik gorako zorrak hartu zituzten euren gain; eta hori, kontuan hartuta Foru Aldundiak finantzekin zuhurtziaz jokatzeko gomendatu arren eta udalen politika, oro har, gastuak eta zorrak txikitzearen aldekoa izan arren.
Gipuzkoako 88 udalerrietatik 53k lortu zuten euren zorrak txikitzea (17,5 milioitan), baina 23 udalek 35,3 milioi eskatu zituzten mailegutan.
Debagoienari dagokionez, denetarik egon da: udal batzuk gehiago zorpetu dira 2009tik, eta beste batzuek zor batzuk kendu dituzte. Hala ere, zifra horiek ez dira nahikoa izaten udalen finantza egoera azaltzeko; kontu-hartzaileek ohartarazten duten moduan, denetariko egoerak egon daitezke, eta soilik udal baten zorpetze datuak ikustetik ezin daiteke jakin udal hori ekonomikoki ondo edo eskas dabilen.
Horrekin lotuta, esaterako, 2009ko Foru Fondoak saldo negatiboa izan du, eta hori zatika ordaintzeko aukera eman zien Aldundiak udalei; bada, udal batzuek hori mailegu moduan kontabilizatu dute.
Gipuzkoari dagokionez, bestalde, Donostiaren zorpetze maila nabarmentzen da; Gipuzkoako batez bestekoaren %60 gehiago.
| Herria | 2010 | Zorra biztanleko | 2009-2010 aldea (%) |
|---|---|---|---|
| Antzuola | 3.235.456 | 1.508 | -2,2 |
| Aretxabaleta | 8.265.644 | 1.244 | 0 |
| Arrasate | 8.500.167 | 387 | 30 |
| Bergara | 11.503.819 |
780 | -12,2 |
| Elgeta | 1.019.422 | 971 | -9,3 |
| Eskoriatza |
2.258.007 |
555 |
-9,9 |
| Leintz Gatzaga |
0 | 0 | 0 |
| Oñati | 6.236.826 | 577 | 34,6 |
| Debagoiena | 41.029.341 | 752,75 | 3,89 |
| Donostia | 204.824.560 | 1.112 | 6,1 |
| Gipuzkoa | 483.995.369 | 690 | 3,8 |