Gai pertsonalak lantzen dituzue.
Bai, momentuan ezintasuna sortzen dizkigutenak eta eguneroko kontuak. Horren barruan daude politika, gizartea, norberaren egoera eta testuingurua...
Ironia eta umore fina.
Umorearen bitartez gauza asko esatea lortzen duzu. Letretan, umorea eta ironia tartekatu ditugu. Mundu zoragarri hau diogunean, esaterako, oso zoragarria ez dela argi geratzen da.
Do it your self –zugatik egin behar duzu– oihu egiten duzue.
Garbi geneukan taldea sortu genuenean geu izan behar ginela motorra. Norberak egin behar du aurrera eta autonomoa izanda nahi den moduan, askatasun osoz egin daiteke lan. Zu zeuk nahi duzun eran!
Maketa eRockalden grabatu duzue.
Guk ez geneukan esperientzia handirik grabazio kontuekin eta bi lagunek, Laurendik eta Durañonak lagundu digute horretan. Lokalean sartu ginen eta aste bukaera pare baten maketa grabatu genuen. Errekaldeko lokal hori orain dela aste pare bat erre zitzaigun, eta lokal berrien aldeko aldarrikapena egin nahi dugu, berriro gerta ez dadin.
Nolakoa izan da zuzenekoetan jendeak eduki duen jarrera?
Urtarril hasieran maketa kaleratu genuen eta hilabete pare batean igarri egin dugu jendeak maketa erosi duela. Ondo saldu da eta jendearen erantzuna oso polita izan da. Zuzenekoetan jendeak abestiak badakizki eta hori ikusteak bete egiten zaitu.
Influentzia askoko taldea da.
Triskantza, Sospechosos eta Trullo y Sus Zurullos taldeetatik gatoz. Oso estilo ezberdinetatik edan dugu eta ez daukagu oraingo proiektuaz zerikusirik. Agertokian igarri egiten da, baina, esperientzia hori.
80ko punk ingelesa egiten duzuela esango nuke...
Rockeroak garela esaten dugu. Ez zaizkigu etiketak gustatzen, norberak egin dezala bere interpretazioa, libre da-eta.
CC627?
Taldekideak Oñatikoak eta Arrasatekoak gara. Eta bi herriak lotzen dituen errepidea CC627 da. Hortik dator izena.
"Kondenatzera kondenatuak daude euskaldunak... ";diozue.
Uste dugu oso momentu aproposean atera dugula abesti hau; gure inguruko errealitatea da. Badago herri honetan sektore jakin bat derrigortua izan dena.Bizi dugun egoerak baditu erantzule batzuk eta hori salatzen dugu. Egoerari buelta eman nahi diogu, eta aldatu.
Noizko lehen diskoa?
Disko baterako abestiak baditugu. Eta uda osterako grabatu eta kaleratu nahiko genuke. Maketa, Arrasaten (Irati, Illuntz) eta Oñatin (Boga, Arrano) duzue. Myspace-en ere entzun daiteke: www.myspace.com/cc-627.
Amorrua hitzetan ere azalera daiteke
"Bada Arrasaten musika ildo zehatz bat nagusitzen dela dioenik, eta, agian, hortik aldendu guran edo gauza berriak probatzeko, Oñati eta Arrasate arteko kideak dituen CC627 jaio da. Oinarrian punk-rocka egiten dute, melodia dezente duena, eta estilo horrek hain berezkoa duen amorrua batez ere hitzetan jasotzen dute. Are gehiago, hitzetan, irudimenez eta nortasun propioz gaur egungo zenbait errealitate irudikatu dituzte. Euskara eta gaztelera tartekatuta, lau kantuotan igarri egiten da 77ko Ingalaterrako punka maite dutela, baita Donostialdeko Nuevo Catecismo Catolico ere. Baina bada berezitasun nabarmen bat melodiak lantzeko orduan, batez ere 'Mundu zoragarria' berezian".
Iker Barandiaran