Mahaster Riverren Oñatiko azken kontzertua, bikaina

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 27a

Mahaster River talde bergararrak Oñatiko Arranon eskaini zuen kontzertua jendetsua izan zen. Azken kontzertua izan zen. Azken kontzertua Oñatiri dagokionez; izan ere, bergararrek Mahaster River proiektua bertan behera uztea erabaki dute eta jo izan duten herrietan dabiltza orain, azken kontzertuak eskaintzen. Hurrengoa izango da Orion, eta azken jaialdia Bergaran. Datak zehaztu barik dituzte oraindik.

Bi diskotako abestiak

Bergararrek euren bi diskotako abestiak jo zituzten Arrano tabernan. Jendeak gustura entzun zituen Azkarate, Laskurain eta Azkargortaren gitarra doinuak. Gainera, Xabi Elortza Txirli-ren laguntza izan zuten hainbat abestitan bergararrek. Giroa bikaina izan zen. "Oñatin azkeneko aldiz jo genuen orain dela urtebete, Gaztemaniak kontzertua, Sorkunekin", gogoratu du Azkaratek.

ETBko saioan arituko dira

Hirukoteak Oñatin esan zuen "multinazional baten deia" izan dutela. Kontua da, ETBtik deitu dietela El club de los sentidos saioan parte hartzeko, musikari bezala. Apirilaren 1ean eskainiko dute saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak