Eskaintza paregabeak Arrasate eta Bergarako merkealdi azoketan

Ubane Madera 2011ko otsailaren 25a

Bergaran gaur eta bihar aterako ditutezte eskaintzak kalera; Arrasaten, berriz, bihar egun osoan, eten barik. Bi herrietan, hori bai, demaseko beherapenak iragarri dituzte.

Kamisetak, prakak, berokiak… %50, %60, %70 eta are beherapen handiagoarekin eskuratu ahal izango ditugu Bergarako kaleetan gaur, barikua eta bihar, zapatua; eta Arrasaten bihar egun osoan, 10:00etan hasi eta 20:00ak arte.

Arrasateko kasuan, esaterako 30-40 saltoki inguruk aterako dituzte eskaintzak kalera, gehienek saltoki aurrera eta beste batzuk Seber Altube plazan ipiniko dituzten karpetara. 

Eta Bergaran zein Arrasaten, bietan, jendea eta azokak berak animatzeko kale-animazio ekitaldiak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak