Ikusmer Euskal Merkataritzaren Behatokiak egindako azken azterlanaren emaitzak dira horiek, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Pilar Zorrillak eta Merkataritza zuzendari Maite Valmasedak jakinarazi zituzten. 1.500 euskal kontsumitzaileren artean egindako azterketa baten bidez, barometro bat landu dute kontsumitzaileen eskaerak ezagutzeko eta euskal merkataritza minoristaren erradiografia egiteko. Euskadiko saltoki txiki baten profilak honako patroi hauei erantzuten die:
• Euskal saltoki minoristaren arduradun edo jabearen batez besteko adina 47 urte da.
• Denda bakoitzeko 2,5 langile daude. Hirutik bi emakumezkoak dira.
• Batez beste, 23,7 urte ditu denda minoristak.
• Hiru komertziotik batek bere azaleraren %84 erabiltzen du jendea atenditzeko.
• Astelehena da salmenta gehien kontzentratzen den eguna, eta zapatua, gutxienekoa.
• Hiru salmentatik ia bi esku-dirutan ordaintzen dituzte bezeroek.
• Turismoak euskal merkataritzan duen eragina aurten %5,1 hazi da.
"Kalitatea", %87ek azpimarratu
Hamar lagunetik lauk uste dute euskal merkataritza hobetu egin dela azken urteetan, eta 10etik 8k aldaketak ikusi dituzte merkataritza-eskaintzan.
Euskal merkataritzaren ezaugarriak modu batera edo bestera definitu beharko balituzkete, bezeroek kalitatea aipatzen dute (% 87), egokitzeko ahalmena (% 73,9), modernotasuna (% 71,9) eta adeitasuna (% 62,8). Gainera, oso zabalduta dagoen iritziaren arabera, merkataritzak bizitza ematen dio Euskadiren hiri- inguruneari.