ESK sindikatuaren helburua da "CCOO eta UGTren jarrera" salatzea, ESKren ustez, langileon "eskubideen murrizketan lagundu baitute", eta gainontzeko alderdiei "exijituko" die "ez dezatela onartu" langileon "pentsioen aurkako murrizketa bortitz hau". Kanpainarendako honako leloa aukeratu dute: Hau ez da itun bat, lapurreta bat baizik!
Bestalde, "gainontzeko erakunde sindikalei eta langile orori" dei egiten die ESK-k, erantzun bateratua eman dezaten.
"Bertan behera bota dezakegu"
Bestalde, ESK-k esaten du oraindik erreforma "bertan behera botatzeko aukera" dagoela: "Erreforma hau indarrean sar dadin, Diputatuen Kongresuak erreforma onartu behar du datozen hilabeteotan. Bertan behera botatzeko aukera daukagu, langileon %75a baino gehiagok errefusatzen dugu akordio hau. Zapatero, bere Gobernua, CCOO eta UGT bakarrik geratu behar dira, gainontzeko partidu politikoei exiji diezaiegun
gure pentsioen murrizketa bizi hau ez dezatela onartu".