6-24 hilabeteko umeendako ur jarduerak Bergaran

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko otsailaren 23a

Ordu erdiko saioak dira martxoaren 26tik aurrera zapatuetan eta domeketan egingo dituztenak. Zabalik dago izenematea.

6-24 hilabeteko umeendako ur jarduerak antolatu dituzte Agorrosin Ekintza Gunean. Zapatuetan eta domeketan egingo dituzte saiook 11:00etan, 11:30ean eta 12:00etan. Martxoaren 26an emango diote hasiera ikastaroari.

Izenematea zabalik

Interesatuek Agorrosinen bertan eman behar dute izena martxoaren 13a baino lehen. Behin behineko zerrendak martxoaren 14an argitaratuko dituzte eta zozketa martxoaren 15ean egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak