Txatxilik eta Jardunek gertu dituzte udalekuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko otsailaren 23a

Nobedade moduan, GaraiOn udalekuak antolatu dituzte 12-14 urte bitarteko gazteendako; astebeteko kanpaldia Garaio urtegiaren inguruan.

Txatxilipurdi, Jardun eta Debabarrenako Pil-Pil elkarteek bat egin dute aurten Udako Abenturak antolatzeko. Gero eta eskarmentu handiagoa dute zeregin horretan eta aurten ere 10-16 urte bitarteko gazteek izango dute non gozatu uztailean.

Hiru eskaintza

10-12 urte bitarteko gazteek Bermeoko Almike auzoan dagoen aterpetxera joateko aukera izango dute. 20 lagunendako 10 eguneko bi txanda antolatu dituzte; uztailak 2-10 eta uztailak 10-18.

12-14 urte bitarteko gazteek Txatxilipurdi elkarteak antolatzen duen Orioko kanpaldian parte hartzeko aukera izango dute. Hemen ere bi txanda antolatu dituzte; uztailak 1-11 eta uztailak 11-21. Gainera, eta nobedade moduan GaraiOn udalekuak izango dituzte aukeran adin honetako neska-mutikoek. Garaio urtegiaren inguruan astebeteko kanpaldia uztailaren 14tik 21ra.

14-16 urte bitarteko gazteek, berriz, Arabatik Gipuzkoara mendiz mendi egiteko aukera izango dute uztailaren 5etik 16ra.

Kalitateko aisialdia euskaraz

Bailarako euskara elkarteek urteak daramate haur eta gazteei kalitatezko aisialdi hezitzailea eskaintzen, beti ere euskararen erabileraren iparra bistatik galdu gabe. Xehetasun gehiago behar izanez gero jo Txatxilipurdira (943 - 79 54 46) edo Jardunera (943 - 76 36 64).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak