Izpuran itxialdia hasi duten gazteen artean Aitziber Plazaola bergararra ere bada

Ubane Madera 2011ko otsailaren 21a

Gaur goizean (astelehena) Izpuran (Nafarroa Behera) itxialdia hasi dute zortzi gaztek, Segiren kontra urrian egindako polizia operaziotik ihes egin zuten gazteek, hain zuzen ere. Eta tartean da Aitziber Plazaola bergararra. Babesa eskatu dute.

Prentsaurrekoa eman dute gazte horiek, babes eske. Hain zuzen ere, euren kontrako euroagindu eskaera dela-eta Frantziako Poliziak atxilotu eta epaitegiak Espainiaratzeko arriskua dutela-eta eskatu dute babesa.

Urriaren 22an bila

Aitziber Plazaolaren bila urriaren 22an joan zen polizia. Bolu auzoko (Bergara) etxebizitza bat miatzen jardun zuten 04:30etik 10:00ak arte, baina bergarar gaztea ez zuten aurkitu. Segiren kontra Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak abiarazitako operazioaren barruan miatu zituzten Plazaolaren eta haren gurasoen etxebizitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak