Auto-ilarak sortu ditu AP-1 autobidean izan den istripuak

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 16a

Ertzaintzatik adierazi digutenez, 12:00etan izan da istripua AP-1 autobidean, Leintz Gatzaga parean, Gasteizera bidean. Auto bat eta kamioi baten arteko istripua gertatu da eta ez dago zauriturik. Gasteizerako noranzkoa guztiz itxita dago eta horrek auto-ilarak sortu ditu autobidean; Arrasateraino iritsi dira auto-ilarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak