Elkarte gastronomikoetan ezingo da erre

Ubane Madera 2011ko otsailaren 16a

Horixe da gaur (eguaztena) zenbait komunikabidek dakarten albistea, Espainiako Osasun Ministerioaren esanetan, tabakoaren kontrako legeak berez debekatu egiten duela elkarte gastronomikoetan erretzea. Azalpenen arabera, nahiz eta elkarte gastronomikoak gune pribatuak izan, erabilera publikoa duten guneak dira; ondorioz ezin izango da erre.

Xehetasunen arabera, Espainiako gobernuaren legea esparru-legea da. Bestela esanda, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak lege propioa izan, lege hori Estatuarena baino murriztaileagoa izan daiteke, baina ez samurragoa. Halako kasuetan, Estatuaren legea gailentzen da, eta hori da txokoekin lotuta orain esaten dabiltzana.

Egindako kalkuluen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 150.000 lagun dira elkarte gastronomikoetako bazkide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak