1. Musika, zinema, komikiak edo liburuak. Zein izan zen lehena?
Komikiak edo zinema helduko ziren... Baina denak nahiko aldi berean. Horretarako oso goiztiarra izan naiz, uste dut DNAn daramadala.
2. Urteak daramatzazu Pompas de papel eta La noche de aurkezten. Esan daiteke harreman luzeko pertsona zarela?
Nire fideltasuna harrigarria da, 45 urtean bi enpresatan lan egin dut. Monotonia? Argi gorria piztean salto egiten dut eta salto hori kitzikagarria da, zoragarria.
3. Esango dute: "A ze pagotxa, gustatzen zaionari buruz berbetan lan egiten du...".
Hori egia borobila da; sekulako zortea daukat. Gutxitan gertatzen da hori, eta gertatzen zaigunok eskerrak eman behar ditugu.
4. Zergatik da ona irakurtzea?
Maxima batek dio: libururik txarrenak ere badu zerbait onik. Beti erakusten dute zerbait; gehienek entretenitu egiten zaituzte, beste batzuek gauzak sentiarazi. Eta batzuetan badago halako flash bat liburuan, ideia bat, eta zeurekin daramazu bizitza guztian.
5. Sute bat balego, zein komiki salbatuko zenuke?
Nire ustez, Alan Moore da inoiz egon den gidoilaririk onena, eta Watchmen bere lanik onena.
6. Aitortu: zenbat egin du Google-ek La noche de-gatik??
Nahikotxo... Baina hasi ginenean ez genuen ezagutzen, e! Egia da denbora eta dirua aurrezten lagundu digula. Hori bai, beti kontrastatzen dugu eta taldekideen memoria ere ez da nolanahikoa!
7. Badago gorroto duzun klasikorik? Eta ustez txarra den arren gustatzen zaizunik?
Gorroto ez, baina Centauros del desierto ez zait horrenbesterako iruditzen. Con Air, aldiz, hirutan ikusi dut; uste dut dela Sweet Home Alabama agertzen delako.
8. Oscarrak bertan daude. Nork irabaziko du?
Zoritxarrez, El discurso del Rey-k eramango ditu gehiago, baina nik nahiago dut La red social. Gainerakoak? Ezusteko gutxi: Natalie Portman eta Colin Firthek irabaziko dituzte aktore onenen sariak.
9. Zer eskaini beharko lizukete Bilbo uzteko?
Momentu honetan ez du preziorik, baina negoziatzea da dena! Sentimentalismoak-eta utzita, gura dutena esango dute, baina Bilboko klima gustuko dut: malenkonia, euria... On egiten dit.
10. Apustu batengatik Torrente IV ikusi beharko duzu 3Dn eta lehen ilaran. Norekin?
Zaila izango da, baina, ahal bada, asmoa da Santiago Segurarekin berarekin joatea.
---------------------------------------------------------------------
Lehendakaria banintz...: "Mundu guztia zoriontsu izaten saiatuko nintzateke, ez badugu utopiatan sinesten... Kulturarekin? Bai, baina bakoitzari berea emanaz. Irratian piramidearen teoria dugu: programa mundu guztiari gustatu behar zaio, baina, era berean, puntu batzuk zorrotzenendako dira, eta besteak joango dira mailaz igotzen".