Asteon da esleitzekoa Zubietako erraustegiaren eraikuntza

Jon Berezibar 2011ko otsailaren 15a

Oraingo astean emango dio onarpen definitiboa Hondakinen Partzuergoak, aurreko astean EAJ, PSE eta H1! alderdiek oniritzia eman kontratazio mahaian. FCC, Altuna-Uria, Murias, Zerbitzu eta AE&E Inova osatu duten ABEE da zerrendaren buru Zubietan (Gipuzkoa) erraustegia eraikitzeko. Adjudikazioa 223.446.500 eurokoa da eta eraikuntzaz gain 5 urterako mantenimendu eta operazio kontratua ere sartzen da, 53.225.849 eurokoa. Donostia alboan eraikiko dute erraustegia eta horrela Beasain, Azpeitia eta Zarauzko plntak itxiko dituizte.

2002an hasitako prozesua Zubietako erraustegiaren eraikuntzarekin amaituko da azkenean. 

Bi enpresa-talde geratu dira finalista adjudikazio lehiaketan, aipatutakoa – alor teknikoan puntu gehiago eskuratu dituena, hain zuzen – eta Befesa, Galdiano, Antzibar, Thyssen Group eta Novergi enpresek osaturikoa. Orain dela hilabete batzuk baztertu zuten LKS, Sener Ingeniería y Sistemas eta Amenabar enpresen ABEEak eginiko eskaintza.

Instalazioak

Lehiaketa pblikoa irabazten duen enpresak Gipuzkoak Hondakinen Kudeaketarako Gunea eraiki beharko du Zubietan (Gipuzkoa). Instalazioetan bi eraikin nagusi egongo dira, bat, aurretratamendu biologiko mekanikoa egingo duena eta, bestea, erraustegia bera. Lehenengo eraikin horretan birziklatu ezin izan diren hondakinen hezetasuna murriztuko dute osteko errauste prozesua ahalik eta probetxugarriena izan dadin. Erraustegiari dagokionez, bi errauste-linea izango ditu instalazio horrek, labe-galdara banarekin.

Aralarren salaketa

Esleipenaren ustezko aldeko tratua salatu du Aralarrek puntu gehien jaso dituen ABEEa EAJrekin harremana duen pertsona batek zuzentzen duelako. Aralarrek dio FCC eta besteek osatzen duten ABEEko taldeko AE&E Inova enpresak ez zituela lehiaketako kaudimen-baldintzak betetzen eta, halere, aukeratua izan dela. Befesa, Galdiano, Antzibar, Thyssen Group eta Novergiek osaturiko taldeak hori salatzeko helerazitako gutun baten oinarritzen da Aralar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak