Bidezko merkataritzaz 'on-line' ikasteko aukera

Leire Kortabarria 2011ko otsailaren 14a

 

Gipuzkoako Caritasek, Kitzin dendarekin eta Emausekin elkarlanean, Bidezko Merkataritzari buruzko on-line ikastaroa antolatu du, eta gaur, astelehena, zabaltzen da izena emateko epea.

Ikastaroa doakoa da, eta euskaraz egingo da.

Ikastaro honetan Bidezko Merkataritzaren jatorri, ibilbide eta funtsezko oinarriei buruzko ikuspegia eskainiko da. Prestakuntzak Hegoaldeko ikuspuntua sartzen du, eta honekin batera hango erakundeak, baita esperientziak ere. Prestakuntzaren bidez Bidezko Merkataritzaren inguruko hausnarketa-gune bat sortu nahi dute.

Prestakuntza Internet bidez izango da eta ariketa dinamikoak egingo dira, adibidez: ikus-entzunezkoak emango dira, foroan Mexikoko komunitate bateko emakume bati elkarrizketa egingo zaio, eta web orriak bisitatuko dira.

Edukiak hauek izango dira:

  • Bidezko Merkataritza: zer den, bere irizpideak, erakundeak eta ziurtagiriak.
  • Bidezko Merkataritza eta bertako ideia.
  • Bidezko Merkataritzaren garrantzia Ekonomia Solidarioan.
  • Bidezko Merkataritza eta Generoa.

Gai guztiak ikusi ondoren Mexikoko emakume bat elkarrizketatuko dute foro batean. Caritasek Mexikoko erakundearekin lan egiten du eta emakume honek bere bizimodua eta Bidezko Merkataritzari buruz duen
iritzia kontatuko du.

Hilaren 25ra arte

Matrikula egiteko epea gaur, hilak 14, irekitzen da, eta hilaren 25ean itxiko da. Ikastaroa martxoaren 7tik apirilaren 16ra arte izango da. Emaus Gizarte Fundazioko Iratxe Borrajo Monzok emango du.

Parte-hartzaileek ordenagailua, Interneterako sarbidea, Interneten oinarrizko ezagutza eta helbide elektroniko bat izan behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak