Epele-San Prudentzio bidegorria, gaur, astelehena, aztergai

Ubane Madera 2011ko otsailaren 14a

Epele eta San Prudentzio arteko bizikleta eta oinezkoendako bidea eraikitzeko proiektua aurkeztuko dio gaur, astelehena, Gipuzkoako Diputazioak Arrasateko Udal Gobernuari, proiektua onar dezan. Horrekin batera, bidegorria eraikitzeko desjabetu beharreko lurren zerrenda ere aurkeztuko du; eta era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio aitor dezan obra horrek daukan premia.

Izan ere, bidegorri hori Epeleko araztegiaren obrak bukatzeaz bat eginda utzi gura dute. Araztegia amaitzeko aurreikusitako epea martxoa dela kontuan hartuta, berehala hasi beharko dituzte bidegorri horri dagozkion lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak