Mondrak kontrolpean izan zuen partidua eta liderra zergatik den erakutsi zuen; "garaipen berezia eta garrantzitsua da" adierazi zuen Ezkurrak. Golak area kanpoko jaurtiketetatik heldu ziren: Maialen Lopez, Araitz Etxabe eta Ainhoa Alonso izan ziren golegileak.
Derbi batek izan beharreko osagai guztiak izan zituen partiduak: joko gutxi eta tentsio handiko lehia, jokalariak motibazio estra batekin eta ohi baino ikusle gehiago zelaiaren bueltan.