Santa Kruz apaizaren kobatik gertu, beheraxeago, izan da istripua; eskalatzaileak 60 metroko altueran zintzilik zeuden, eta horrek zaildu egin du erreskatea. Ertzaintzaren helikopteroa ere erabili behar izan dute. Suhiltzaileak eta anbulantzia medikalizatua ere bertaratu dira Gantzagara. Jaurlaritzaren Larrialdietarako Zuzendaritzak koordinatu du erreskatea. 20:30ak aldera amaitu dute erreskatea, eta zaurituak Gasteizko Santiago eta Txagorritxu ospitaleetara eraman dituzte.