Maiatzaren 29an jokatuko dute Zegama-Aizkorri eta mendiko lasterketen koparako bigarren proba izango da. Lehena Errusian egingo dute, eta gainerakoak, Italian, Suitzan, AEB-etan eta azkena Italian, berriro ere. Hori horrela, herrialde ezberdinetako korrikalariek eman dute izena: 500 gipuzkoarrak dira, 200 bizkatiarrak, 50 inguru arabarrak eta 70 nafarrak. Kataluniatik 500 bat etorriko dira, tartean iazko irabazle Killian Jornet. Valentziarrak 85 dira eta madrildarrak 73.