Arrasatearrendako etxeko bigarren partidua izango da jarraian eta Real Unionen aurka galdu ostean (1-2), "bai ala bai" irabazi behar dute, Iban Rodriguez entrenatzaileak esan duenez: "Lesioetatik hasi gara irteten pixkanaka eta zigorrekin ere nahiko ondo gabiltza. Lehen itzulian 0-2 irabazi genien eta ez genuen jokalari nabarmenik ikusi, baina azkenaldian oso ondo ari dira etxetik kanpo...". Hala ere, Mondrak duen taldea ikusita, maila mantentzeko ezin dutela sufritu uste du Rodriguezek.
UDA, bolada ona eustera
Azken bost partiduetatik hiru irabazi eta bi berdindu ditu UDAk. Bolada onean daude eta horri eutsi gura diote domekan Tolosaren aurka. Ez da erraza izango, Tolosa behetik gora datorren taldea delako; hori uste du Igor Arenazak: "Entrenatzailea aldatu zutenetik asko hobetu dute eta orain bai direla hasieratik espero genuen talde sendoa eta gogorra. Irabazteko intentsitatez jokatzea izango da gakoa".