Hilaren 25ean sagardotegira irteera Zahar-Berrikoekin

Maider Arregi 2011ko otsailaren 11

Zahar-Berri programako arduradunek sagardotegira irteera egingo dute hilaren 25ean. Interesatuek 943 77 12 28 telefonora dei dezakete. 81 lagunendako dago tokia eta 28 euroko prezioa du. Aukeratutauko sagardotegia, berriz, Ikaztegietako Beristain. Autobusa 19:00etan irtengo da Arrasateko Garibai kaletik.


Bestalde, gogoratu, astero-astero mintzapraktika egiten jarraitzen dutela berba-lagunek. Nabarmentzekoa, motibazioa, baita bertan berba-taldeetan daukaten giro jatorra ere. Honetaz informazio gehiago euren blogera jo dezakezu: goiena.net/blogak/zaharberri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak