Behargin bat hil egin da bart Fagorren, lan istripuan

Ubane Madera 2011ko otsailaren 11

Eskoriatzako Fagor Ederlanen gertatu zen istripua, 21:00ak inguruan. Pieza bat burura jausi eta kolpearen eraginez hil zen 56 urteko gizonezkoa. Manuel Martin zuen izena, eta kordobarra zen jaiotzez, nahiz eta Arrasaten bizi. Kooperatibako iturrien arabera, Fagor Ederlanen Eskoriatzako planta itxita izango da gaur.

Kontzentrazioa egingo dute lan istripua salatzeko zapatuan 13:00etan

Ezbeharra gertatu bezain pronto bertako langileek larrialdi zerbitzuei deitu zieten, baina ezin izan zuten ezer egin. Gauzak horrela, epailea eta auzitegiko medikua bertaratu behar izan ziren, langilearen heriotza egiaztatzeko. Ertzaintzaren bi patruila ere bertaratu ziren Eskoriatzako plantara, eta hileta-zerbitzuek 00:10ak inguruan eraman zuten gorpua.

Bart gauean bertan gaueko txandako langileak etxera bidali zituzten. Eta esandako moduan, gaur egun osoan itxita izango da Eskoriatzako lantegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak