Finala zapatuan, Villabonako Behar-zana elkartean izango da, 20:30ean. Bertso afaria izango da, eta afarirako txartelak salgai daude 20 euroren truke Andoainen, Villabonan, Asteasun eta Urnietan. Informazio gehiago: 656 78 25 21.
Laugarren edizioa
Manuel Larramendi kultura bazkunak antolatzen du Beterriko bertsolari txapelketa, bertsolari gazteei plaza berriak eta jendaurrean jarduteko eta trebatzeko aukera eskaintzeko. Aurtengoa laugarren edizioa izango da. Esan behar da bertso txapelketa taldeka jokatzen dela.
Lehenengo kanporaketa urtarrilaren 21ean jokatu zuten. Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitaren taldeak lortu zuen finalerako txartela. Bigarren kanporaketan Ander Lizarraldek, Jokin Labaienek eta Unai Muñoak irabazi zuten zapatuan jokatuko den finalerako txartela.