Eskenaren zeregin nagusia ikuskizunen mundua egituratu eta agertokiko sorkuntza garatzeko baldintzarik onenak bilatzea da. 24 antzerki konpainia eta ekoizle batzen ditu elkarteak; tartean, Bergarako Taun-taun antzerki taldea.
Lan harremanak hobetzeko
Karlos Odriozola Taun-taun antzerki taldeko kidearekin izan gara urte hauetako balorazioa egiteko. "Eskena sortu eta bi urtera sartu ginen gu elkartean", azaldu du Odriozolak. Urte hauetan, batez ere, administrazioarekin harremanak hobetu dituztela azaldu du Odriozolak: "Lan munduko harremanak konpontzeko balio du elkarteak".
Gaineratu du antzerki aretoekin harreman zuzena izaten dutela taldeek: "Antzerki sarearen bitartez harreman zuzena izaten dugu antzerki aretoekin".
Ez ziren ekitaldian egon
Taun-taun antzerki taldekoak hainbat ikuskizun prestatzen dabiltza, eta horregatik ezin izan zuten eguazteneko ekitaldian egon. Hala ere, kultura munduko hainbat eragile izan ziren han.