Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean egin zuten IMTEX azoka (bi urtean behin egiten den makina-erreminta azoka). 15. aldia zuen eta 89 ekoizle izan dira, eta 200 makina erakutsi dituzte denetara. Fagor Automation kooperatibak bigarren urtez parte hartzen zuen bere postu propioarekin, eta emaitzen berri ematen du bere webgunean.
Aurtengo IMTEXen, zenbaki-kontrolean CNC 8055 Power produktua aurkeztu du Fagor Automationek berritasun gisa. 3A soluzio absolutuak enkoder optiko lineal eta birakarietan ere ikusgai izan dira.
Antoñanzasek honakoa dio: "Indiaren erritmoa ez da geldotu herrialde gehienena geldotu den adina, eta bertako barne-kontsumo premiak kontuan hartuta, gure aurreikuspenak ezin hobeak dira".