Landa eremuetan komunikazio teknologiak sustatzeko proiektua

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 10a

Deba Garaia Landa Garapen Elkarteak landa eremuetan informazio eta komunikazio teknologiak sustatzeko proiektua abiaraziko du. Hori horrela, formaziorako bi ikastaro egingo dituzte Eskoriatzan eta Bergaran. Informazio gehiago gura dutenek 943 76 25 47 telefonora dei dezakete. Izena emateko azken eguna hilaren 14a da.

Ikastarook baserri munduan diharduten pertsonendako dira. Informatikako oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte eta Internet ezagutzen hasteko aukera izango dute. Eskoriatzako ikastaroa hilaren 21etik 25era emango dute KZgunean, 18:00etatik 20:00etara. Guztira, 10 ordu. Bestalde, Bergarakoa 20 ordukoa izango da, hilaren 28tik martxoaren 11ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak